lunes, 15 de octubre de 2012

Izarren hautsa


Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak


Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak 

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak 

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak


Gutuna


urtarrilak 13 ostirala,
urteak ikusi ez zaitudala,
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi.


oroitzen naiz batera geundenean
hain zoriontsu ginen garaietan,
nirekin haserratzen zinenean,
zenbat oroitzapen on bapatean,
lehenengo maitasun historietan
eta igondako mendi magaletan
zenbat irri ta negar txikitatik,
oraindik jarraitzen dute bizirik

faltan botatzen zaitut ilunetan,
barruan ezkutatzen dut gehienetan

nik betilez jarraitzen dut kantatzen
barneko ohiu guztiak askatzen,
gauzei buelta gehiegi ematen,
zuk badakizu nolakoa naizen,
amets bat bete zait pentsatzen dut maiz
baina askotan hutsik sentitzen naiz
bestela dena dihoa antzera,
zail egiten zait zutaz galdetzea.

faltan botatzen zaitut ilunetan
barruan ezkutatzen dut gehienetan

urtarrilak 13 ostirala
urteak ikusi ez zaitudala,
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi,
gutun batean esan beharrean
kantuan ausartu naiz azkenean,
goraintzi asko etxekoen partez
besarkada handi bat laisterarte!

sentipenak jarraituz, min hartuz, egin dugu aurrera
behin lotu ginen eta beti gaude batera,
sentipenak jarraitu noizbait nitaz oroitu,
urrundu gintuenak berriz batuko gaitu


Irudi biluztuak


Zergatik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes hitz goxoek?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean,
Sinetsi eman nizun muxu bakoitza benetan zela.
Denboraz kartazala, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Ze leku gelditu zen bilatzeko
Errudunik ez zela ikusteko
Nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.
Zergatik galdu ziren erantzunak
Nora egin zuten ihes...
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak.
Denboraz kartazala, ta ziur, biok aldatu gara, 
Non sartu zara?
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Ezin zaitut utzi gauean galtzeko, agur esateko.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.


Itsasoa gara



                    Begiratu atzean hortzimugak sutan 
gure begiek zerutan 
begiratu maitea amildegi ertza 
biziak hila ametsa 
ez bilatu gauean izar hura 
zure begitan piztuta 


Ta ez galdetu izoiz zer galdu genuen 
negar egin genuenean 
malko haiei esker 
orain itsasoa gara 
orain itsasoa gara! 


Orain hemen gaudela, bidegurutzean 
utz ditzagun beldurrak atzean 
ez gara izan onenak, beharbada 
baina gure bizitza izan da 
mendeetako kanta erditu da 
gure ordua heldu da 


Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen 
negear egin genuenean 
malko haiei esker 
orain itsasoa gara 
orain itsasoa gara! 


Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen 
gure ametsaren bidean 
izan garelako 
oraindik ere ba gara, 
ta beti izango gara! 


Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen 
negar egin genuenean 
malko haiei esker orsin itsasoa gara 
orain itsasoa gara!


Haizea


haizea bezala
eskuen artetik 
ihes egiten duzu,
 eta momentu baten 
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu

behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
zure irrifarra gogoan ezin ahaztu eta ezin ikutu
zergatik ez zauden nirekin,ezin dut jasan,ezin dut ulertu

milaka arrazoi
korrika hasti ta
inoiz ez gelditzeko,
itxaropen hitzek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko

behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean

eta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
eta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara





martes, 9 de octubre de 2012

Bi eta bat


gauz bakarrik gau ilunean zu eta ni
hezetasuna, izango naiz
behar duzuna, laztan batzuk eta gero...
gauean goizean gauzak ez dira berdin
batean ezin egon zu barik eta ez dut zure beharrik
kalean ohean gauzak ez dira berdin
batean ezin egon zu barik eta ez dut zure beharrik bestean kalean
zu barik bakarrik galdurik ohean gauzak ez dira berdin
batean bihotza hegaletan begiak negarretan
bustirik
gauean goizean gauzak ez dira berdin
maitasuna gorrotoa nahi eta ezinaren muga
hurbil zaitez niregana
daukat zuk behar duzuna
isildu dira zalantzak
irabazi du ametsak
nire arnasa sentitzean
biluztu zaitudanean